2021/03/22

Hilotz taldea bateria jotzaile gabe geratu da

Gipuzkoako Hilotz metal bandak aldaketak iragarri ditu. Etxahun Urkizu bateriak ez du taldean jarraituko. Mikel Yarzak (abeslaria eta baxua) eta Pablo Cabasesek (gitarra) aurrera jarraituko dute.

Sare sozialen bidez eman dute albistea:

"Etxahun ez da taldeko kide izango aurrerantzean. Onena opa diogu etorkizunean eta eskerrak eman nahiko genizkioke azken zazpi urteetan proiektu honen alde egin duen lanagatik. HILOTZek martxan jarraitzen du: ideia, kanta eta helburu berriak zeruertzean. Gure berri izango duzue etorkizunean".

Irailaren 15ean Aske bigarren diskoa argitaratu zuten Maldito Digital zigiluarekin.

Hurrengo kontzertuak