Apirilaren 5ean izango da lehendabiziko Donostia Prog-Tech Metal Fest jaialdia, Larratxoko kultur etxean. Hain zuzen ere, hori izan ohi da metal doinuen plaza Gipuzkoako hiriburuan. Ordea, jaialdi berri honek eskaintza aberasteko asmoa du.
Euskal Herriko bi taldek eta nazioarteko beste batek parte hartuko dute lehen edizioan:
Fractal Universe (Frantzia, prog-tech death metal)
Ancient Settlers (Donostia, melodeath/modern metal)
Lampr3a (Gipuzkoa, prog-tech metal).
Zuzenekoekin batera, beste osagai bat izango du jaialdiak. Masterclass bat antolatu dute, hiru musikari esanguratsurekin: Linus Klausenitzer baxu jotzailea (Alkaloid, Obsidious, Obscura ohia), Pedro J. Monge gitarrista (Vhäldemar) eta Hermán Riera bateria jotzailea (Ancient Settlers).