2017/12/15

Hopelessness bandaren bigarren itzulera

Gipuzkoako Hopelessness melodic death/doom metal taldeak kontzertua eskainiko du larunbatean, Hezurre fest jaialdian. Urretxu eta Zumarragako gaztetxean izango da, eta beste hainbat talderekin batera ariko dira agertokian.

2007an banatu ziren aurreneko aldiz, 2010an itzuli eta kontzertu pare bat eskaintzeko. Aurten, ordea, entsegu lokalean sartu dira taldeari bultzada berri bat emateko. Horren emaitza da bigarren itzulera, eta zuzeneko emanaldi baten bidez.

Boskoteak aldaketa bat izan du lehen itzuleratik. Horrela, ondorengo musikariek osatzen dute taldea (argazkiko ordenean): Raff (baxua), Ion (gitarra), Txemi (bateria), Patxi (gitarra) eta Igor (ahotsa).

Maketa bat eta disko bat argitaratu dituzte. 2005ekoa da Broken Tears In Solitude iraupen luzeko lan bakarra. Jarraian osorik entzun ahal duzue.

Hurrengo kontzertuak