2020/12/15

Hortzak taldea kosk egiteko gogotsu dago

Euskal Herriko Hortzak death'n'roll/sludge banda berriak Heriotza ala Hil lehen diskoa argitaratuko du laster. Paul Urkijo zinemagilea (Errementari) da abeslaria, eta David Zabala (gitarra), Asier Gabiola (bateria) eta Txomin Laka (baxua) musikariek osatzen dute laukotea.

Hamar kantu izango ditu lanak, eta azala Urkijok berak egin du:

01. Gorroto
02. Putzuetan Gora
03. Jainkosa Hirukoitza
04. Aingurak Heltzen Ez Diren Lekura
05. Printze Adarduna
06. Hurrengo Kolperarte
07. Otsoak Ulu
08. Dame Like
09. Saturnoren Seme-Alabak
10. Galtzaile Garaile

Aretxabaletako Auryn Studios-etan grabatu, nahastu eta masterizatu du diskoa Tristan Iñiguez (Shallow Waters, Darkness By Oath ohia) musikari zein teknikariak.

Hurrengo kontzertuak