2021/01/07

Hortzak taldeak "Heriotza ala Hil" lanaren hainbat abesti aurkeztu ditu

Euskal Herriko Hortzak death'n'roll/sludge bandak Heriotza ala Hil lehen diskoa prest du. Hamar abesti izango ditu, eta horiek pixkanaka aurkezten ari dira. Dagoeneko lau entzungai jarri dituzte, eta beraien Bandcamp orrian topatuko dituzue.

Lau musikarik osatzen dute taldea: Paul Urkijo (abeslaria), eta David Zabala (gitarra), Asier Gabiola (bateria) eta Txomin Laka (baxua).

Aretxabaletako Auryn Studios-etan grabatu dute lana, Tristan Iñiguezen gidaritzapean. Azala Urkijo zinemagile eta ilustratzaileak egin du.

Hurrengo kontzertuak