2025/03/29

Horzdun hirukoak dakar hondamendia

Hondarribiko Horzdun sludge metal bandak disko bat osatuko du bi lan laburrekin. 2023ko urrian aurkeztu zuten lehena: Barealdiaren ondorengo ekaitzak... Orain, berriz, bigarrena sareratu dute: ... hondamendia dakar.

01. Ur hotzez
02. Begi bat    
03. Aldeko haizea
04. Sendia

Lau abesti berriak ere Mono Irazirekin grabatu dituzte, Osinburua estudioan. Jarraian entzun ditzakezue:

Barealdiaren ondorengo ekaitzak... lan laburra ere entzungai duzue:

Bi lan laburrak batu eta iraupen luzeko diskoa binilo gorrian kaleratuko dute maiatzaren 1ean, Hagina Diskak zigiluaren bidez.

"Zortzi kantuz osatutako lan honetan taldeak beste ikuspuntu bat eman dio lohiari, astuntasuna mantenduz, baina erritmo azkarragoak eta pasarte garbiagoak ere gehituz. Zati hauek sludgeari talde ezberdinen eragina gehitzetik dator. Besteak beste, Mantar, Isis, Tragedy, High on Fire, Toxic Holocaust, Conan... izan dira errefentzia Horzdunentzat konposatzerako orduan", azaldu dute.

Lan berria aurkezteko kontzertu bira bat egingo dute Euskal Herrian eta Galizian. Maiatzaren 1ean bertan Bermeon ariko dira Nuntxaku gauetan. Maiatzaren 3an Urretxuko gaztetxean joko dute, maiatzaren 17an Baztango gaztetxean, maiatzaren 23an Gasteizko Orbain kultur elkartean, maiatzaren 30ean Iruñeko Krawill tabernan eta maiatzaren 31n Hondarribiko Psilocybenea aretoan.

Bestalde, Psilocybe 30 bildumarako grabatu zuten abestia ere entzungai jarri dute.

 

Hurrengo kontzertuak