Hondarribiko Horzdun sludge metal banda itsaso azpitik azaleratu da. "Denboraldi luzea jitoan pasa ondoren", bueltan dira. Etenaldian landuriko abesti eta hozkadak Barealdiaren ondorengo ekaitzak... lan berrian jaso dituzte.
01. Ahulen kontrola
02. Irla idorra
03. Lurrean errautsa
04. Oihal beltza
Hirukoaren Bandcamp atarian osorik entzun dezakezue lau abestiko lan laburra:
Hondarribiko Psilocybenea aretoan grabatu zituzten kantak Mono Iraziren eskutik. Azaldu dutenez, taldeak beste ikuspuntu bat eman dio lohiari, astuntasuna mantenduz, baina erritmo azkarragoak eta pasarte garbiagoak ere gehituz.
Gari (bateria), Lur (baxua) eta Nestor (gitarra eta ahotsa) musikariek grabatu dute lana. Ordea, hirukoak aldaketa bat izan du. Mono Irazik hartu du Lurrek utzitako lekua.