Oarsoaldeko Hostoak post metal banda tantaka ari da Ostera lan berriko mamia argitaratzen. Diskoa otsaila bukaeran kaleratuko dute, eta beraien kabuz grabaturiko hamabi kanta izango ditu.
Amarauna izenekoa da entzungai jarri duten lehena.
Lezoko Olmo Cascallar (Gamora, Criminal ohia) musikariaren proiektu propioa da, eta taldea Ekaitz B. Azpeitia (ahotsa), Nikolas Yurramendi (baxua) eta Julen Lusar (bateria) musikariekin berregituratu du.
Azala eta lan berriaren kontzeptua ere aurkeztu dituzte:
Laukoteak hau dio diskoaz: "Iluntasunetik argitarantz gatoz esateko eta entzunak izateko. Azken urteetan euskal rock eta metal musikaren bakantzearen aurrean euskara hutseko proposamen hau egiteko beharra sentitu dugu. 90. hamarkadako korronteari segida eman eta oinordekotzaren katelana burutuz. Hori bai, eguneratutako soinu eta melodia hein batean lirikoagoekin, gure gizarteari autokritikaz eta barne gatazken kudeaketei konplexurik gabe abestuz".
Musikalki, kanta berrien zuzeneko bertsioarekin erakutsi duten moduan, proposamena gogortu dute. "Hostoak markarekin gelditu bagara ere, lan honetan Gamoraren metal geruza ezin nabarmenagoa da. Esan bezala, erritmoek, zortzi sokako kitarrek eta loop-ek, sintetizagailu eta samplerrek taldearen soinua guztiz eraldatzea ekarri dute", adierazi dute.
Hain zuzen ere, zazpi dira Lezoko Txerrimuño baserrian zuzenean grabatu zituzten abestiak. Zigor eta Lander Garro anaiak arduratu dira ikus-entzunezkoez, eta banaka ari dira plazaratzen.
Zu gabe seigarrena dagoeneko sareratu dute, eta jarraian topatuko duzue:
Beste bostak, berriz, jarraian topatuko dituzue:
Hostoak - Maskara
Hostoak - Azken oztopoa
Hostoak - Geldo
Hostoak - Desazkundea (Iñaki Altolagirre Matxet)
Hostoak - Airean