2025/01/13

Hostoak laukoteak 'Azken oztopoa' zuzenean transmititu du

Oarsoaldeko Hostoak post metal banda zuzenean aurkezten ari da aro berriko doinuak. Zazpi kanta grabatu zituzten Lezoko Txerrimuño baserrian, Zigor eta Lander Garro anaiekin, eta banaka ari dira plazaratzen.

Laugarrenaren txanda iritsi da: Azken oztopoa.

Ostera izeneko bigarren diskoaren parte dira, bi eratara kaleratuko dutena. Zuzenekoa eta estudioan grabaturikoa.

Beste hiru abestien zuzenekoak segidan ikus ditzakezue:

Hostoak - Geldo

Hostoak - Desazkundea (Iñaki Altolagirre Matxet)

Hostoak - Airean

Lezoko Olmo Cascallar (Gamora, Criminal ohia) musikariaren proiektu propioa da Hostoak. Gaur egun, beste hiru musikari ditu alboan: Ekaitz B. Azpeitia (ahotsa), Nikolas Yurramendi (baxua) eta Julen Lusar (bateria).

Hurrengo kontzertuak