2025/02/26

Hostoak prest dago 'Ostera' diskoa aurkezteko

Oarsoaldeko Hostoak post metal taldeak otsailaren 28an kaleratuko du Ostera bigarren diskoa, eta prest daude zuzenean aurkezteko. Martxoaren 22an, Oreretako Niessen aretoan ariko dira.

Lan berriak hamabi abesti izango ditu, beraien kabuz grabaturikoak, eta argitaratu bezperan xehetasun guztiak eman dituzte. 

01. Hitzaurrea
02. Plastikozko itsasoa
03. Aurkia ala ifrentzua
04. Amarauna
05. Zu gabe
06. Geldo
07. Maskara
08. Airean
09. Trabajadoriak
10. Azken Oztopoa
11. Desazkundea
12. Txalo Pin Txalo

Laukoteak hau dio diskoaz: "Iluntasunetik argitarantz gatoz esateko eta entzunak izateko. Azken urteetan euskal rock eta metal musikaren bakantzearen aurrean euskara hutseko proposamen hau egiteko beharra sentitu dugu. 90. hamarkadako korronteari segida eman eta oinordekotzaren katelana burutuz. Hori bai, eguneratutako soinu eta melodia hein batean lirikoagoekin, gure gizarteari autokritikaz eta barne gatazken kudeaketei konplexurik gabe abestuz".

Diskoko bi abesti aurreratu dituzte, eta Txalo Pin Txalo da bigarrena:

Aurretik, ordea, Amarauna estreinatu zuten:

Lezoko Olmo Cascallar (Gamora, Criminal ohia) musikariaren proiektu propioa da, eta taldea Ekaitz B. Azpeitia (ahotsa), Nikolas Yurramendi (baxua) eta Julen Lusar (bateria) musikariekin berregituratu du.

Musikalki, kanta berrien zuzeneko bertsioarekin erakutsi duten moduan, proposamena gogortu dute. "Hostoak markarekin gelditu bagara ere, lan honetan Gamoraren metal geruza ezin nabarmenagoa da. Esan bezala, erritmoek, zortzi sokako kitarrek eta loop-ek, sintetizagailu eta samplerrek taldearen soinua guztiz eraldatzea ekarri dute", adierazi dute.

Hain zuzen ere, zazpi dira Lezoko Txerrimuño baserrian zuzenean grabatu zituzten abestiak. Zigor eta Lander Garro anaiak arduratu dira ikus-entzunezkoez, eta banaka ari dira plazaratzen.

Dagoeneko ikusgai daude zazpi zuzenekoak taldearen Youtube kanalean.

Hurrengo kontzertuak