2022/02/24

Hugo Markaidak Dragoi Bolaren euskarazko beste metal bertsio bat egin du

Ez da lehena, baina bai esanguratsua. Bizkaiko Rise To Fall taldeko Hugo Markaida gitarristak Dragoi Bola marrazki bizidunen metal bertsio propioa egin du. Musikari zein youtuber ezagunekin elkartu da moldaketa osatzeko. Hala nola, Nico Borie abeslaria (Parasyche), Shauntrack baxu jotzailea, El Estepario Siberiano bateria jotzailea (Saratoga) eta Pedro J. Monge gitarrista (Vhäldemar). Chromaticity Studios-etan ekoiztu, nahastu eta masterizatu dute.

Euskarazko bertsioa ez ezik, gaztelaniazkoa, latinoa eta ingelesezkoa ere egin dute.

Esan bezala, ez da Dragoi Bolaren hasierako kantuaren euskarazko lehen metal bertsioa. Aitzindariak Hiru Beltz bizkaitarrak izan ziren. 1998ko Zuzen! disko bakarrean sartu zuten.

Hurrengo kontzertuak