2020/04/07

Human Embroidery bandak prest du aurreneko lana

Gasteizko Human Embroidery death metal/grindcore taldea Submissive Servant lana aurkezteko gogotsu dago. Hilabete barru formatu digitalean plazaratzea espero dute, euskarri fisikoan argitaratzeko diskoetxe bila jarraitzen duten bitartean. 

"Hamar deathgrind kantu izango dira, antifaxistak eta antikapitalistak", adierazi dutenez. Hain zuzen, jarraian duzue kantu zerrenda eta horietako bat entzuteko aukera. 

01. Laked Peit in the Fulitu
02. In decadent Moments
03. A.F:A.B
04. Human Ineptitude
05. Bukkake of Cash
06. Borders
07. Wave Of Terror
08. Revenge Party
09. Humbacks by Technology
10. Calculated Genocide

Duela urtebete inguru sortu zen banda, eta hiru musikarik osatzen dute: Doctor Ebola abeslaria (Hopelessness ohia), Pekeño Niño Mugre gitarra eta baxua (Rotten Notes ohia) eta Narcissus Antropophagouses bateria (Impure ohia). 

Hurrengo kontzertuak