2019/10/11

Ignis Fatuus kolektiboak "Sutxakurrak" lan elkarbanatua plazaratuko du

Euskal Herriko hainbat talde zein proiektu Ignis Fatuus kolektiboko kideak dira. Paganismoaren, artearen eta naturaren ezagutzak elkartu zituen. Zehazki, lau dira euskal taldeak eta death zein black metal doinuak jorratzen dituzte: Iluntze, Arvalastra, Aehrebelsethe eta Sepulchral. Horietatik hiruk parte hartu dute Sutxakurrak lan elkarbanatuan. Azaroan argitaratuko dute. Calyx eta Werrako bandek osatzen dute kolektiboa.

01. Calyx - La Armadura del Diablo
02. Iluntze - Endekapenaren Agurra
03. Arvalastra - The Womb of Chaos
04. Aehrebelsethe - Basatien Leizea
05. Werrako - Éter

Nafarroako Iluntze black metal bandak iaz plazaratu zuen Antzinako Oihartzunak lana.

Bizkaiko Arvalastra black/doom metal taldeak, berriz, aurten atera du azken singlea.

Azkenik, Bizkaiko Aehrebelsethe black metal proiektuak iaz aurkeztu zuen Gauaren Semeak lan laburra. 

Hurrengo kontzertuak