2025/03/13

Iker Manterola 'Akelarrea' lanarekin oldartu da

Hybrid Moon taldeko Iker Manterola musikari gipuzkoarrak bakarkako proiektua gogortu du. Hainbat kanta akustiko sortu ostean, Akelarrea izeneko lan labur gordina sareratu du. Gustuko duen muturreko metalerantz lerratu da laneko bost abestietan.

01. Akerbeltzen deia
02. Batzarra
03. Sorgin-ehiza
04. Sua
05. Erre ezin den hori

Kontzeptuala da, ildo nagusi gisa akelarreak eta inkisizioa hartu dituelako. "Kantak instrumentalak izan arren, istorio bat kontatzen dute", adierazi du Manterolak.

Lan laburra jarraian entzun dezakezue: 

Hurrengo kontzertuak