2019/11/11

Illenti taldeak lehen kantua estreinatu du

Bizkaiko Illenti bandak aurreneko abestia sareratu du. Versus taldeko kideen abentura berria da, eta taula gainera ere igo dira. Bost musikarik osatzen dute, eta abeslaria Bullets of Misery bandak fitxatu berri du.

Bigarren kontzertua azaroaren 30ean eskainiko dute Metal Fabrika egitasmoaren denboraldiko lehen jaialdian. Gernikako Astran izango dira kontzertuak, eta Eraso! zein Uckaia taldeekin batera ariko dira.

Hurrengo kontzertuak