2023/03/13

Ilunabar bandak hirugarren singlea aurreratu du

Mutrikuko Ilunabar gothic metal taldeak estreinako diskoaren hirugarren aurrerapena plazaratu du. Jarraian ikus dezakezue The Longest Nights abestiaren bideoklipa.

Igor Lezertua (Sententzia ohia) musikariaren abentura berria. Bera da musika tresna guztien arduraduna, eta Laura Peralta abeslaria du bidelagun.

Mutrikuko AME estudioetan grabatzen ari dira lehenengo diskoa. Aimar Ibarzabal (Ilun Produkzioak) musikari eta artistak egin du azala.

Beste bi aurrerapenak jarraian entzun ditzakezue:

Ilunabar - Basajaun

Ilunabar - From Love To Hate

Hurrengo kontzertuak