Mutrikuko Ilunabar gothic metal taldeak udazkenean argitaratuko du lehendabiziko diskoa. Igor Lezertua (Sententzia ohia) musikariaren abentura berria da. Bera da musika tresna guztien arduraduna, eta Laura Peralta abeslaria du bidelagun.
Mutrikuko AME estudioetan ari dira lanari azken ukituak ematen. Aimar Ibarzabal (Ilun Produkzioak) musikari eta artistak egin du azala.
Azken asteotan beste bi abesti aurreratu dituzte, aurretik hiru single estreinatu ondoren. Jarraian entzun ditzakezue pieza berrienak:
Ilunabar - Ilunabarreko Hotsak
Ilunabar - Energy Clasic