2025/01/14

Ilunabar bandak lehendabiziko diskoa argitaratu du

Mutrikuko Igor Lezertua musikariaren proiektu berria da Ilunabar gothic metal taldea. Atzerapenak atzerapen, azkenik, bederatzi abestiz osaturiko lehen diskoa plazaratu du.

Lezertuak berak grabatu ditu musika tresna guztiak, eta ahotsaz Laura Peralta abeslaria arduratu da. AME estudioetan grabatu zuten lana.

01. From love to hate
02. Yeti
03. Ilunabar
04. In my heart
05. Longest nights
06. Energy
07. Hotsak
08. Nire bihotzean
09. Basajaun

Taldearen izen bereko abestia segidan entzun dezakezue:

Lezertua Sententzia heavy metal taldeko kidea izan zen, besteak beste.

Hurrengo kontzertuak