2021/10/15

In Loving Memory bandak "Fractured" abestia estreinatu du

Bilboko In Loving Memory doom/death metal taldeak 2022ko urtarrilaren 14an argitaratuko du The Withering (Funere Records) hirugarren diskoa. Hamar abesti izango ditu, eta horietako bat aurreratu du laukoteak:

Diskoa Bilboko Koba estudioan nahastu eta masterizatu du Xanpek. Bestalde, hona hemen Juanma B. taldekideak egindako azala eta abesti zerrenda:

01. Stellar Runaway
02. Lead Clouds
03. The Dance Of Moons
04. Dawn Of Misery
05. Fractured
06. Translucid Remains
07. Sun Of Ebony
08. Nothing But Pain
09. The Reversal
10. Martyrdom of Light

2014an argitaratu zuten Redemption lan laburra, orain arteko azkena. Aurretik, Negation of Life eta Tragedy & Moon diskoak plazaratu zituzten, eta taldearen izen bereko maketa. Gaur egun, lau musikarik osatzen dute banda: Juanma B. (gitarra eta ahotsa), Jorge A. (gitarra), Alberto D. (teklatuak) eta Txerra G. (baxua).

Hurrengo kontzertuak