2020/05/25

In Loving Memory bandak "The Withering" lan berria osatu du

Bilboko In Loving Memory doom/death metal taldeak isiltasuna hautsi du lan berria geroz eta gertuago dagoela esateko. The Withering izango da bere izenburua, eta martxoa bukaeran abestiak nahastera eta masterizatzera bidali zituzten estudio batera. Guztira, 10 kantu izango ditu, 70 minutu baino gehiago, eta kontzeptuala da. Une honetan, zigilu baten bila dabiltza aurten argitaratzeko.

2014an argitaratu zuten Redemption lan laburra, orain arteko azkena. Aurretik, Negation of Life eta Tragedy & Moon diskoak plazaratu zituzten, eta taldearen izen bereko maketa. Lau musikarik osatzen dute banda: Juanma B. (gitarra eta ahotsa), Jorge A. (gitarra), Alberto D. (teklatuak) eta Txerra G. (baxua).

Hurrengo kontzertuak