Bilboko In Loving Memory doom/death metal banda The Withering disko berria argitaratzeko zigilu bila hasi da. Azkenik, lana nahastu eta masterizatu du laukoteak. Guztira, 10 kantu izango ditu, 80 minutu baino gehiago, eta kontzeptuala da. Laster xehetasun gehiago emango dituzte.
2014an argitaratu zuten Redemption lan laburra, orain arteko azkena. Aurretik, Negation of Life eta Tragedy & Moon diskoak plazaratu zituzten, eta taldearen izen bereko maketa. Gaur egun, lau musikarik osatzen dute banda: Juanma B. (gitarra eta ahotsa), Jorge A. (gitarra), Alberto D. (teklatuak) eta Txerra G. (baxua).