Bilboko In Loving Memory doom/death metal bandak 2022an argitaratuko du The Withering diskoa Armeniako Funere Records zigiluaren bidez. Guztira, 10 kantu izango ditu eta 80 minutu baino gehiago. Bilboko Koba estudioan nahastu eta masterizatu du Xanpek. Laster xehetasun gehiago emango dituzte.
2014an argitaratu zuten Redemption lan laburra, orain arteko azkena. Aurretik, Negation of Life eta Tragedy & Moon diskoak plazaratu zituzten, eta taldearen izen bereko maketa.
Gaur egun, lau musikarik osatzen dute banda: Juanma B. (gitarra eta ahotsa), Jorge A. (gitarra), Alberto D. (teklatuak) eta Txerra G. (baxua).