2019/07/26

In Thousand Lakes bandak irailean aurkeztuko du eboluzioa

Bizkaiko In Thousand Lakes melodic death metal taldeak irailaren 25ean argitaratuko du Evolution lan laburra Xtreem Music zigiluaren bitartez. Zazpi abesti izango ditu, eta horietako bat Dokken taldearen bertsio bat da. Pedro J. Monge teknikariaren Chromaticity Studios-etan grabatu dite lan berria. 

Hona hemen abesti zerrenda eta The Blind Gallery diseinatzaileak egindako azala.

01. Murder Castle
02. N.W.O
03. Into the Mirror
04. Black History
05. Proteus
06. Love and Death
07. Breaking the Chains (Dokken cover)

Dagoeneko bi abesti aurkeztu dituzte. Hona hemen berriena; Murder Castle.

Hauxe duzue, berriz, Into the Mirror kantua, aurrez single gisa plazaratu zutena.

Gogora dezagun, Oscar del Val (Dormanth) dela bandako abeslari berria. Josek taldea uztea erabaki zuen, eta Del Valek hartu zuen haren lekua. 

Hurrengo kontzertuak