2020/04/01

Incursed taldearen lan berria "Baskavigin" izango da

Bizkaiko Incursed folk metal bandaren bosgarren diskoak euskal balezaleek Islandian izandako sarraskia izango du hizpide. Baskavígin izenburua jarri diote lan berriari, islandieraz, eta erreferentzia egiten dio aipaturiko gertakariari. Une honetan diskoa biribiltzen ari dira Chromaticity Studios-etan. Boskotearen asmoa da uda ondoren argitaratzea Helheim Records zigiluaren bitartez. Crowdfunding kanpaina bat abiatu dute finantziazio kolektiboaren bidez kaleratzeko. Informazio guztia helbide honetan topatuko duzue. 

Duela bi urte Baskavígin, euskal baleazaleen sarraskia dokumentala estreinatu zuten, eta istorioaren inguruan zerbait gehiago jakiteko sinopsia duzue jarraian: "1615. urteko ekainean, 86 baleazale abiatu ziren Donostiatik, Islan­diako iparraldeko itsasora, eta balea ehiza arrakastatsua izan zuten. Baina egun horietan, hainbat liskar eta lapurreta izan ziren, euskal baleontzien eta Islandiako herritarren arte­an, eta Jón Grímsson apaizak eta Ari Magnússon magis­tra­tuak, haien kontrako erasora deitu zituzten herritarrak. Gai­nera, iraila bukaeran, ekaitz gogor batek beraien ontziak txikitu zituen, eta Donostiara bueltatu ezinik geratu ziren. Islandian harrapatuta eta jatekorik gabe, ihes egiteko saiakera hasi zuten balea­za­le­ek, baina soilik gogorrenek eta argienek lortuko zuten handik bizirik ateratzea".

Amalur orain arteko azken lana 2017an argitaratu zuten, eta gure webgunean diskoaren kritika irakur dezakezue. 

Hurrengo kontzertuak