Nafarroako Ingravitö metal talde alternatiboak Mi Nombre (no) Se Borrará laugarren lan kontzeptuala aurkeztu du. Gai sozialak betidanik izan dituzte presente beraien kantuetan, eta oraingoan migrazioari buruz hitz egitea erabaki dute. "Guztiok gara etxea utzi behar izan zutenen ilobak", adierazi dute. Iruñean bizi diren pertsona errefuxiatuek parte hartu dute diskoan, eta istorioak hainbat hizkuntzetan entzun daitezke. Hala nola, gaztelaniaz, euskaraz eta suajilieraz.
Sei kantu ditu diskoak, bost propio eta Flitter bandaren abesti baten moldaketa. The Game dokumentala ere jasotzen du lanak, Txus abeslari eta gitarra jotzaileak zuzendurikoa.
01. Ze Azkar Ahazten Duten
02. Cheikhouna
03. Somos el Latido
04. Tengo un Sueño
05. Mi Nombre Se Borrará
06. Stop Miseria (Flitter taldearen bertsioa)
Spotify plataforman osorik entzun daiteke.