2019/03/25

IONT taldeak "II" diskoa argitaratuko du larunbatean

Gasteizko IONT bandak II bigarren diskoa argitaratuko du martxoaren 30ean, Cosmic Tentacles zigiluaren bitartez. Egun berean aurkeztuko dute zuzenean Gasteizko gaztetxean.

Bederatzi abesti ditu lan berriak. Euskal Herrian grabatu dute, eta AEBetan nahastu zein masterizatu. Diskoaren azala, berriz, Paul Urkijo zinemagileak egin du.

01. Antiheroia
02. Ikaro
03. IONT-ak
04. Franki
05. Erantzuna
06. Fenix
07. Piztia
08. Akiles
09. Hira

Hurrengo kontzertuak