2022/07/22

Itinerum taldeak "Dream and Fly" estreinako diskoa kaleratuko du azaroan

Gipuzkoako Itinerum gothic metal bandak azaroan argitaratuko du Dream and Fly lehen diskoa. Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu dute Pedro J. Mongeren eta Leire Tejadaren gidaritzapean. Azala, berriz, Manuel Jimenez artistak egin du, eta jarraian ikus dezakezue.

Lanaren izenburu bera duen abestia estreinatu dute:

Lined bandako Ruben Conejo arrasatearrak sortu zuen Itinerum, eta pixkanaka beste hiru musikariek bat egin zuten: Antzuolako Patxi Luque gitarristak, Legazpiko Jorge Banobre baxuak eta Bergarako Nuria Santamaria abeslariak.

Hurrengo kontzertuak