Gipuzkoako Itinerum bandak ekainean argitaratuko du bigarren diskoa. Jorratzen duten metal gotiko eta alternatiboarekin beste urrats bat egin nahi dute.
Oraindik ez dute izenburua argitu, baina bigarren singlea aurkeztu dute: My serenity. Genero indarkeriari buruzkoa da abestia, eta letren bideo batekin estreinatu dute:
Une honetan, lana borobiltzen ari dira Pedro J. Mongerekin Asuako Chromaticity Studios-etan. Aurretik, Inequality singlea kaleratu zuten bideoklip batekin.
Laukotea egonkortu osteko lehen emaitza izango da bigarren diskoa. Itinerum musikari hauek osatzen dute: Anne (ahotsa), Fede (gitarra), Jorge (baxua) eta Ruben (bateria).
Dream and Fly (Demons Records) estreinako diskoa 2023ko urtarrilean argitaratu zuten, eta lan horren inguruko kritika hemen irakur dezakezue.