2024/06/12

Izatefaltsua bandak hiltzaileak seinalatu ditu

Amurrioko Izatefaltsua metal taldeak Heriotza aurrerapen abestia estreinatu du. Autosuntsipena lan laburraren lehen singlea da. "Israel Palestinan egiten ari den genozidioaren salaketa da", adierazi du boskoteak.

Bideoklip batekin aurkeztu dute:

Gasteizko Silverstar Studios-etan grabatu dute Iker Bengoarekin, eta lau abesti izango ditu: Heriotza, Borrokarako jaioa, Menpekotasuna eta Autosuntsipena.

Arabarren laugarren erreferentzia kontzeptuala izango da: "Giza autosuntsipenaren forma desberdinei buruz hitz egiten du. Gaurkotasuneko gaiak eta beti puri-purian dauden beste batzuk ukitzen".

Izatefaltsua bost musikarik osatzen dute: Rubi (ahotsa), Koldo (gitarra), Beñat (gitarra), Jabi (baxua) eta Sagu (bateria).

Hurrengo kontzertuak