Amurrioko Izatefaltsua metal taldeak irailaren 16an argitaratuko du Autosuntsipena lan berria. Lau abesti hauek izango ditu: Heriotza, Borrokarako jaioa, Menpekotasuna eta Autosuntsipena.
Horietako bi dagoeneko entzun ditzakezue. Borrokarako jaioa da bigarrena eta bideo batekin estreinatu dute:
Aldiz, bestea Heriotza da, eta bideoklip batekin estreinatu zuten.
EP berria Gasteizko Silverstar Studios-etan grabatu dute Iker Bengoarekin. Boskoteak aurreratu duenez, lan kontzeptuala da: "Giza autosuntsipenaren forma desberdinei buruz hitz egiten du. Gaurkotasuneko gaiak eta beti puri-purian dauden beste batzuk ukitzen".
Izatefaltsua musikari hauek osatzen dute: Rubi (ahotsa), Koldo (gitarra), Beñat (gitarra), Jabi (baxua) eta Sagu (bateria).