2024/05/29

Izatefaltsua bueltan da 'Autosuntsipena' lan berriarekin

Amurrioko Izatefaltsua metal boskoteak isilunea apurtzea erabaki du. Autosuntsipena lan laburra kaleratuko dute aurten, eta lehen aurrerapena ekainaren 12an estreinatuko dute. 

Gasteizko Silverstar Studios-etan grabatu dute Iker Bengoarekin, eta lau abesti izango ditu: Heriotza, Borrokarako jaioa, Menpekotasuna eta Autosuntsipena.

Arabarren laugarren erreferentzia kontzeptuala izango da: "Giza autosuntsipenaren forma desberdinei buruz hitz egiten du. Gaurkotasuneko gaiak eta beti puri-purian dauden beste batzuk ukitzen".

2020an Amorru Bizia hirugarren diskoa argitaratu zuten. 

Izatefaltsua bost musikarik osatzen dute: Rubi (ahotsa), Koldo (gitarra), Beñat (gitarra), Jabi (baxua) eta Sagu (bateria).

Hurrengo kontzertuak