2020/05/19

Izatefaltsua taldeak "Amorru Bizia" diskoaren xehetasunak aurkeztu ditu

Amurrioko Izatefaltsua metal bandak ekainean argitaratuko du Amorru Bizia hirugarren diskoa. Burubio Kultur Elkarteko Sustraiak Records estudioetan grabatu dute lana Egoitz Palacios teknikariarekin. Nahasketez eta masterizazioaz, berriz, Iker Bengoa (Childrain) arduratu da bere Gasteizko Silverstar Studios-etan.

Azala eta kantu zerrenda aurkeztu dituzte. Barkatuama estudioko Ruben G. arduratu da diseinuaz.

01. Intro
02. Zirkua
03. Amorru Bizia
04. Sustraiak
05. Ikasgai Gogorrak
06. Entzun!
07. Hil Zorian
08. Adi 2.0

2004ko udan sortu zuten Izatefaltsua taldea. Gaur egun, ondorengo bost musikariek osatzen dute: Koldo (gitarra eta koroak), Sagu (bateria), Beñat (gitarra eta koroak), Rubi (ahotsa) eta Lander (baxua). Jorratzen duten musika metal astuna dela diote, askotariko doinuak nahastuta: melodikoa, hardcorea, nu metala eta thrash metala. 2005eko martxoan lehen maketa grabatu zuten, eta urte bereko ekainean Nerbioi Garaiko I. Maketa Lehiaketaren lehen saria eskuratu zuten. 2008ko urrian Adi! estreinako diskoa argitaratu zuten, eta 2015eko apirilean Zaratak Agindu Dezan! bigarren lana. Ordutik ehun kontzertu baino gehiago eman ditu boskoteak, besteak beste, ondorengo taldeekin batera: Berri Txarrak, Anestesia, Kop, Governors, Willis Drummond, Eraso! eta Childrain.

Hurrengo kontzertuak