2022/05/13

Izei laukoteak estreinako lan laburra plazaratu du

Azpeitiko Izei rock/metal taldeak aurreneko EPa aurkeztu du. Segabathor, Vostok 108 eta Arantzetan bandetan ibilitako lau musikarik 2017an osaturikoa da: Pello Arribas (ahotsa), Joseba Izagirre (gitarra), Aitzol Etxaniz (baxua) eta Aritz Unanue (bateria).

Uztarria atariari egindako adierazpenetan, azaldu dute 2018an grabatu zituztela plazaratu dituzten zazpi abestiak: "Hasiera batean, diskoa argitaratzeko asmorik ez genuen arren, pandemia tarteko, lanari disko formatua ematea erabaki du taldeak". Arribasek bere etxeko estudioan nahastu ditu kantuak.

Hona hemen azala eta abesti zerrenda:

01. Erokeria
02. Esaidazu
03. Izar Libre
04. Ihes
05. Eskizofrenia
06. Zauriak
07. Hurt

Kantu guztiak plataforma digitaletan entzun daitezke, eta horietako bat da jarraian topatuko duzuena:

Hurrengo kontzertuak