2019/02/18

Joan-etorriak: Deimocracy, Ferosz, Incursed, Minerva

Bilboko Deimocracy groove metal taldea gitarra solista gabe geratu da. Anderrek uztea erabaki du eta dagoeneko bere ordezkoaren bila hasi dira. Orain arte disko bakarra atera dute: Keep One Eye Open (Auto-ekoizpena, 2017).

Bizkaiko Ferosz thrash/death metal banda gitarra jotzaile bila dabil. Jon Estebanek (Hex) utzi ondoren, boskotea berrosatu nahian dabiltza lan berria grabatzeko.

Bizkaiko Incursed folk metal taldeak baxu jotzaile berria du. Arrazoi desberdinak tarteko, Mikel Llonak banda utzi eta bere lekua Haitz Etxebarriak hartu du. Horrela, boskotea berriz ere osatu dute. 2017an atera zuten Amalur azken diskoaren kontzertu birarekin aurrera jarraitzen dute.

Gasteizko Minerva metalcore taldea abeslari bila dabil. Ugartek uztea erabaki du ikasketei lehentasuna emateko. Arabarrek hutsunea bete nahi dute aurrera egiteko. Iaz, Cursed lehen EPa argitaratu zuten.


Euskal Herriko heavy metalean ematen diren taldekide aldaketak albiste berezituen bidez eskainiko ditugu.

Hurrengo kontzertuak