Euskal Herriko heavy metal talde batzuetan eman diren joan-etorriak topatuko dituzue jarraian.
Gasteizko When Evil Comes metalcore banda laukote izatera pasatu da. Alvaro Foronda (Childrain ohia) gitarrista fitxatu dute. Laukote moduan, Reach the Dawn bigarren diskoa argitaratuko dute azaroan.
Durangoko Alerta hardcore/metal taldeak bateria jotzaile berria dauka. David Vallejok uztea erabaki zuena, zazpi urteren ondoren. Ordezkoa, berriz, Konorte bandako Gaizka da. Gogora dezagun, bizkaitarrek Hartos de escuchar mentiras lan berria argitaratu zutela ekaina bukaeran.
Bilboko Robert Rodrigo gitarristak zuzenekoetarako banda osatu du Ander Pena (Withredd) bateria jotzailearekin. Azaroaren 9an ariko dira zuzenean elkarrekin, Bilboko Geuria aretoan. Live in Bilbao zuzeneko lana aurkeztuko dute.