2019/08/22

Jousilouli taula gainera itzuliko da hamabost urteren ondoren

Pasaiako Jousilouli taldeak kontzertu berezia eskainiko du Matxet Fest! jaialdian. Irailaren 14an izango da Pasai Donibaneko Matxet txiringitoaren 25. urteurrena ospatzeko. Sarrerak dagoeneko salgai daude helbide honetan

Hamabost urte luze pasa dira nu metal banda esanguratsua banandu zenetik. Bi disko argitaratu zituzten: Prest (Gor, 2000) eta Terrorista (Gor, 2002). Era berean, euren ibilbidea jasotzen duten Jousilouli 1995-2004 DVD lana plazaratu zuten. 

Jaialdiaren bigarren egunean joko dute, Pasai Donibaneko Juanba Berasategi auditorioan, eta ez da ezusteko bakarra izango. Izan ere, Eraso! bandak Erantzunik Gabe diskoaren 20. urteurren birari hasiera emango dio. Bakoitzak 30 minutu inguruko emanaldia eskainiko duela adierazi dute. Bigarren egunean ere Sega Sound Killers eta Negativo taldeak ariko dira zuzenean. 

Matxet Fest! jaildiaren lehen egunean, irailaren 13an, Akelarre, Urko, Anai Arrebak eta Angel Altolagirre talde zein musikariek joko dute.

Hurrengo kontzertuak