2023/06/05

Juan Mari Goikoetxea zendu da, Estigia taldeko bateria jotzaile ohia

Zarauzko Estigia bandaren jatorrizko kideetako bat zendu da: Juan Mari Goikoetxea Goiko bateria jotzailea. Mikel Kazalis taldekide ohi eta lagunak eman du horren berri sare sozialetan. Argazkian haren eskuinean dagoena da.

Hitz hauek eskaini dizkio Kazalisek: "Euskal Herriko Dave Lombardo izan zen... Estigiako bateria jotzaile aparta, Juan Mari Goikoetxea 'Goiko'. Ez dut inor ezagutu horrela jo zezakeenik thrash metal musika, sekulako basapiztia. Atzo joan zitzaigun... bidai on Goiko".

1985 eta 1990 urteen artean aritu zen Estigia bandan, eta lau lan grabatu zituen eurekin. Hala nola, 1986ko Falso profesta maketa, 1998ko Descarga Norte lan elkarbanatua, 89ko maketa eta 1990eko Insubmission estreinako diskoa.

Ondorengo klasikoaren bideoklipean ikus dezakezue atabala astintzen. Gugan bego!

Hurrengo kontzertuak