2024/08/15

Judash izenpean plazaratu dute lehen lana

Eibarko Judash hard rock/heavy metal bandak iraupen luzeko estreinako diskoa kaleratu du. Horretarako, izena aldatu dute, Judas Argarate izenpean elkartu zirelako.

2023an hasi ziren lana grabatzen, eta Walter Tuzzeo arduratu behar zen nahasketez. Tamalez, ordea, hil egin zen soinu ingeniaria. Hori dela eta, Axular Arizmendik nahastu zuen Mutrikuko AME estudioan. Azkenik, Baionan masterizatu du Paxkal Etxeparek.

Dagoeneko salgai dago diskoa, eta irailetik aurrera entzun ahal izango da plataforma digitaletan.

Azala eta abesti zerrenda jarraian ikus ditzakezue:

01. Intro
02. Bizi
03. Lapurtzen
04. Dispara
05. Metalmorfosia
06. Balkop
07. Judash
08. Nostalgia
09. Gerra
10. Askaturik
11. Hil

Berezia da Judash taldearen historia. 2017an sortu zuten Judas Argarate izenpean, Iker Amutxastegi lagunaren heriotzaren ondoren. Hain zuzen ere, hura omentzeko lau lagunek bat egin zuten: Carlos Balseiro (PAM, Julio Kagueta...) Markel Iraola, Joseba Goñi eta Hodei Otegi. 2018an eman zuten lehen kontzertua Elgoibarko sotoan, Amutxastegi omentzeko. 2021ean Balseirok banda utzi, eta Ekaitz Vegas (Ekinozio, On) sartu zen taldera.

Hurrengo kontzertuak