Eibarko Judash hard rock/heavy metal banda lehendabiziko diskoaren kantak sareratzen hasi da. Abuztuan kaleratu zuten lana, eta plataforma digitaletan osorik entzun ahalko da irailaren 30etik aurrera.
Hautaturiko abestiak bi dira, eta jarraian entzun ditzakezue:
Judash - Bizi
Judash - Gerra
2023an hasi ziren diskoa grabatzen, eta Walter Tuzzeo arduratu behar zen nahasketez. Tamalez, ordea, hil egin zen soinu ingeniaria. Hori dela eta, Axular Arizmendik nahastu zuen Mutrikuko AME estudioan. Azkenik, Baionan masterizatu du Paxkal Etxeparek.
Azala eta abesti zerrenda jarraian ikus ditzakezue:
01. Intro
02. Bizi
03. Lapurtzen
04. Dispara
05. Metalmorfosia
06. Balkop
07. Judash
08. Nostalgia
09. Gerra
10. Askaturik
11. Hil
Berezia da Judash taldearen historia. 2017an sortu zuten Judas Argarate izenpean, Iker Amutxastegi lagunaren heriotzaren ondoren. Hain zuzen ere, hura omentzeko lau lagunek bat egin zuten: Carlos Balseiro (PAM, Julio Kagueta...) Markel Iraola, Joseba Goñi eta Hodei Otegi. 2018an eman zuten lehen kontzertua Elgoibarko sotoan, Amutxastegi omentzeko. 2021ean Balseirok banda utzi, eta Ekaitz Vegas (Ekinozio, On) sartu zen taldera.