2024/06/25

Katez banda agur esateko itzuli da

Leitzako Katez metalcore taldeak hamar urteko ibilbideari bukaera emango dio. Sare sozialen bitartez iragarri dute agurra: "Bueltan gaude, agur esateko. Hasiera guztiek dute amaiera eta guri ere iritsi zaigu unea".

Dena dela, bi kontzertu emango dituzte banandu aurretik. Lehena uztailaren 3an izango da Atarrabiako Totem aretoan, eta Cavalera anaien talde gonbidatu gisa ariko dira. Bigarrena aurrerago iragarriko dute.

Seikoteak hiru disko argitaratu ditu hamar urteotan: Begi Itsuak (2016), Zain (2017) eta Argiz Iluntzen (2021).

Hurrengo kontzertuak