2020/11/30

Katez bandak "Argiz Iluntzen" bideoklipa aurkeztu du

Leitzako Katez metalcore taldeak prest du hirugarren diskoa. Konfinamendua iritsi aurretik hasi ziren grabatzen Azkarateko Itxura estudioan Fran Perez teknikariarekin. Lehen zatia grabatuta prozesua eten behar izan zuten, eta horrek abestiak gehiago mamitzeko aukera eman zion seikoteari. Konfinamendu ostean bukatu zuten grabazioa Perezekin, eta masterizazioaz arduratu dira Jonan Ordorika eta Javi Arteaga.

Argiz iluntzen kantua da lan berriaren aurrerapena, bideoklip batekin aurkeztu dutena.

Berriozarren grabatu zuten bideoklipa, Aldeas Sonoras enpresan. Agertzen diren aktoreak Sergio Izpurua eta Amaia Ruiz de Galarreta dira.

2015ean argitaratu zuten Begi Itsuak estreinako diskoa, eta 2017an Zain bigarrena. Ondorengo sei musikariek osatzen dute taldea: Markel Barriola (ahotsa), Unai Urkiola (ahotsa), Mikel Sagastibeltza (gitarra), Manex Moreno (gitarra), Julen Zeballos (baxua) eta Oinatz Mariezkurrena (bateria).

Hurrengo kontzertuak