2021/06/05

Katez taldeak "Argiz Iluntzen" diskoa prest du argitaratzeko

Leitzako Katez metalcore bandak Argiz Iluntzen hirugarren diskoa argitaratuko du hilabetea bukatu baino lehen. Dagoeneko aurreratu dituzte Aurpegia Biluztu eta Argiz Iluntzen abestien bideoklipak. Azala, berriz, jarraian duzue ikusgai:

Iazko otsailean hasi ziren grabatzen Azkarateko Itxura estudioan, Fran Perez teknikariarekin. Lehen zatia grabatuta, prozesua eten zuten pandemiak eragindako konfirnamenduarengatik. Horrek abestiak gehiago mamitzeko aukera eman zien. Azkenik, uztailean bukatu zuten grabazioarekin, eta Perezek, Jonan Ordorikak eta Javier Arteagak masterizatu zuten. Eneko Celestino arduratu zen soinu digitalaz.

Katez - Aurpegia Biluztu

Katez - Argiz Iluntzen

Hurrengo kontzertuak