Bilboko Kernhell hard rock/metal bandak Eraldaketa abesti berria aurkeztu du, aro berri baten hasiera. Boskotea berritu osteko lehen emaitza da, eta bideoklip batekin aurkeztu dute.
Orozko Producciones estudioan grabatu, nahastu eta masterizatu dute. Urrian beste kanta bat sareratuko dute, eta azaroan beste bat. Pixkanaka erakutsi nahi dute entsegu lokalean jorraturikoa.
Gaur egungo taldea bost kide hauek osatzen dute: Alain (ahotsa), Alberto (gitarra), Ruben (gitarra), Galder (baxua) eta Sergio (bateria).