Bizkaiko Keziah post-metal bandak lau abestiko Disclosure lan berria kaleratuko du maiatzaren 5ean. Hecatombe Records zigilua arduratuko da argitalpenaz. Aurrerapen gisa, Omniscient Failure kanta aurkeztu dute.
Bilboko Koba estudioan grabatu dute Xanperen gidaritzapean. Aldiz, Lutt Slaughter artistak egin du azala.
01. Owners of Outcry
02. Omniscient Failure
03. Embrace the Fire
04. The Elapse
Boskoteak honela iragarri du EP berria: "Azken urtetan izandako taldekide aldaketen, traben eta lokalean sarturiko esfortzu handiko orduen ondoren, hemen da emaitza".