Donostiako Khymaira heavy metal taldea lozorrotik atera da Codex Gigas single berriarekin. Izan ere, denbora asko pasatu da 2022ko apirilean Última Carta lehen diskoa argitaratu zutenetik.
Kanta berria Mikel Lopez taldekideak ekoiztu du beraien entsegu lokalean. Jarraian entzun dezakezue:
Gaur egun, bost musikari hauek osatzen dute Khymaira: Borja Torres (ahotsa), Jon Lopez (gitarra), Ander Anega (gitarra), Mikel Lopez (baxua) eta Jon Perez (bateria).