Donostiako Killwolf heavy metal banda La Hora del Miedo lehendabiziko diskoaren xehetasunak ematen hasi da. Ezer baino lehen, Juan Ramon Felipek (Musifota) egindako azala aurkeztu dute:
Haroko Rock Lab Studios-etan grabatu, nahastu eta masterizatu dute lana Dan Diez musikari eta teknikariaren gidaritzapean.
Killwolf lau musikarik osatzen dute: Jesus (ahotsa eta koroak), David (gitarrak eta koroak), Joseito (baxua eta koroak) eta Urtizar Ig (bateria).