2026/01/19

Kimule taldea 'Oldar bizian' bueltatuko da

Suhuskuneko Kimule death/groove metal bandak otsailaren 7an kaleratuko du Oldar bizian lan labur berria. Egun horretan eskuratu ahal izango da Miarritzeko Atabalen eskainiko duten kontzertuan, Soziedad Alkoholikarekin batera. Plataforma digitaletan, berriz, otsailaren 13tik aurrera entzun ahalko da.

Grabazioa Eric Dorléansekin (Notos Productions) egin dute, Camille Chopin argazkilariaren irudi bat hartu dut azala osatzeko, eta segidan ikus dezakezue:

Boskotea nabarmen berritu osteko argitalpena izango da. Izan ere, Niko eta Pettan abeslariak taldea utzi zuten, eta ahotsaren ardura Beñat Lascanok (Hurmurao ohia) hartu zuen. Gainerako kideak dira Camille Milhac (gitarra), Eñaut Costera (gitarra), Igor Elgoyhen (baxua) eta Remy Milhac (bateria).

Eskorgatra estreinako lana 2023an plazaratu zuten.

Hurrengo kontzertuak