2024/05/30

Knives bandak Gevaudaneko piztia haserretu du

Bizkaiko Knives death'n'roll taldeak Survival Skills lan berriaren lehen singlea aurkeztu du: Beast Of Gevaudan. Letren bideo bat erabili dute horretarako, Underground Visuals-ek egin duena.

Diskoa uda bukaeran kaleratzeko asmoa dute, eta dagoeneko xehetasun batzuk iragarri dituzte. Esaterako, Nereak (Makabre Design) egindako azal esanguratsua:

Gorlizko No estudioan grabatu zuten Oiloskorekin, 2023ko iraila eta urria bitartean. Markus Matzingerrek nahastu zuen Austriako Doom Studios-etan, iazko azaroa eta abendua artean. Azkenik, Roland Wiegnerrek masterizatu zuen Alemaniako Die Tonmesterei estudioan, iragan otsailean.

Denbora batez abeslari gabe egon zirenez, disko honetako ahotsak Markus Matzinger (Implore) berak grabatu ditu.

Dena dela, gogora dezagun Ander gitarra jotzaileak hartu duela abeslari izateko ardura, eta gitarra Alain (Darkness By Oath, Bioterror) fitxakaeta berriaren eskuetan utzi du. Endika (gitarra), Asier (bateria) eta Gorka (baxua) dira gainerako hiru kideak.

Hurrengo kontzertuak