2024/05/18

Knives bandak 'Survival Skills' disko berria iragarri du

Bizkaiko Knives death'n'roll taldeak lan berri bat argitaratzeko berrosatu du boskotea. Udaren amaieran kaleratuko dute Survival Skills hirugarren diskoa. Nereak (Makabre Design) egindako azal esanguratsua aurreratu dute:

Gorlizko No estudioan grabatu zuten Oiloskorekin, 2023ko iraila eta urria bitartean. Markus Matzingerrek nahastu zuen Austriako Doom Studios-etan, iazko azaroa eta abendua artean. Azkenik, Roland Wiegnerrek masterizatu zuen Alemaniako Die Tonmesterei estudioan, iragan otsailean.

Denbora batez abeslari gabe egon zirenez, disko honetako ahotsak Markus Matzinger (Implore) berak grabatu ditu.

Dena dela, gogora dezagun Ander gitarra jotzaileak hartu duela abeslari izateko ardura, eta gitarra Alain (Darkness By Oath, Bioterror) fitxakaeta berriaren eskuetan utzi du. Endika (gitarra), Asier (bateria) eta Gorka (baxua) dira gainerako hiru kideak.

Hurrengo kontzertuak