2024/07/12

Knives bandak 'Truth Contrived' bigarren singlea aurreratu du

Bizkaiko Knives death'n'roll taldeak Truth Contrived abestia estreinatu du, Survival Skills lan berriaren bigarren aurrerapena. Gabriel Dubko (Implore, ClearxCut, Wormrot...) musikariak parte hartu du.

Aurretik, Beast Of Gevaudan kanta aurreratu zuten letren bideo batekin.

Diskoa uda bukaeran kaleratzeko asmoa dute, eta jarraian ikus dezakezue Nereak (Makabre Design) egindako azal esanguratsua abesti zerrendarekin batera.

01. Beast Of Gevaudan
02. Blood Communion
03. A Practical Joke
04. Truth Contrived
05. Reward
06. War Anthems
07. Not The End

Gorlizko No estudioan grabatu zuten Oiloskorekin, 2023ko iraila eta urria bitartean. Markus Matzingerrek nahastu zuen Austriako Doom Studios-etan, iazko azaroa eta abendua artean. Azkenik, Roland Wiegnerrek masterizatu zuen Alemaniako Die Tonmesterei estudioan, iragan otsailean.

Denbora batez abeslari gabe egon zirenez, disko honetako ahotsak Markus Matzinger (Implore) berak grabatu ditu.

Dena dela, gogora dezagun Ander gitarra jotzaileak hartu duela abeslari izateko ardura, eta gitarra Alain (Darkness By Oath, Bioterror) fitxakaeta berriaren eskuetan utzi du. Endika (gitarra), Asier (bateria) eta Gorka (baxua) dira gainerako hiru kideak.

Hurrengo kontzertuak